Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Feijóo deja solo a Mazón ante su investigación judicial
Un fardo judicial persigue a Mazón: el nexo causal de los 228 homicidios imprudentes
OPINIÓN | 'La Unión Europea cambia de identidad', por Enric González
Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Heldulekuak argi

Manifestación por el 8M en Bilbao en 2024

0

Hiru dira helduleku hitzari hiztegiak ematen dizkion adierak; zerbaiti heltzen zaion lekua; laguntza, babesa edo oinarria ematen duen gauza; eta iritzi, lege, doktrina eta kidekoez mintzatuz, horien oinarri den argudio edo froga. Hirurak zaizkigu baliagarri desio dugun Euskal Herrirako dugun heldulekurik argiena feminismoa dela baieztatzeko. Trantsizio feministan urratsak emateko hautua egin genuenetik urte luzeak igaro dira; testuinguru politikoa aldatu da, jendartea aldatu da, feminismoa aldatu da, gu aldatu gara. Inoiz helduleku bakarra izan dugula esatea ausartegia litzake, akaso. Baina oinarrian, Euskal Feminismoa izan dugula badakigu, eta egun ere, helduleku horri tiraka gabiltza etorkizuna aurreikusi eta nahi dugun eran eraikitzeko.

Feminismoak ematen dizkigu datorrenari aurre egiteko tresnak, bizi dugun testuinguruaren gaineko analisiak egiteko teoriak eta ideologia borrokatzeko oinarriak. Eskuin muturraren eta jarrera erreakzionarioen gorakada bizi dugun garaiotan, politika neoliberalak ezartzen ari diren honetan eta sistema zisheteropatriarkal kapitalista, arrazista eta koloniala birfundatzen ari denean bi baieztapen egin ditzakegu; lehena emakume* eta gorputz disidenteok etsaiaren jopuntuan gaudela are nabarmenago, eta bigarrena, desberdinkeria areagotzen ari dela.

Faxismoaren gorakada, ordea, ez da soilik eskuin aldetik iritsi. Feminismoaren aurkako posizio gisa eta euren burua pribilegioak galtzeko arriskuan ikusi dutenak ere oldartu dira. Ezker aldeetan ere badugu nori eta zeri aurre egin. Sarri esan dugu zapaldu bezain zapaltzaile garela onartzea abiapuntu egokia litzakeela munduari begiratzen diogun lekua definitzeko. Eta oraingo honetan ere hala egiten dugu eraiki nahi dugun herria irudikatzeko. Abiapuntu horretatik eraiki nahi ditugu aliantzak, eta inoiz baino argiago dugu aliantzak ditugula ezinbesteko helduleku.

Askotariko dimentsioei erreparatzen diegu; etxebizitza, enplegua, hizkuntza, osasuna, gobernantza ereduak, kultura, aisia, lana, kontsumoa… Ez dimentsio isolatu gisa, gurutzaketa etengabean askotariko ardatzetan zapaltzen gaituzten elementu gisa baizik. Egun bizi dugun sistemak ere hala funtzionatzen baitu; bere horretan mantentzeko dituen mekanismoek elkarloturik funtzionatzen dute. Egitura bat osatzen dute. Askotariko egituraz osatutako egitura bat.

Denbora eta espazioaren arabera berrantolatzen dakiena. Gure gorputz eta bizitzetan etengabeko indarkeria egoeretara garamatzana, material nahiz sinbolikoetara. Baina, horiei aurre egiteko heldulekuak argi ditugu. Dimentsio bakoitzean alternatibak eraikitzen ari gara eta faxismoari aurre egiteko antolatzen jarraitzen dugu. Ezinbestekoa da emakume* eta gorputz disidente oro kalera atera eta borrokan jarraitzea. Segi dezagun Euskal Herria Feminista eraikitzen.

Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Etiquetas
stats